BIZINTEK INNOVA
ELAk greba deitu du ekainaren 17, 18 eta 19rako, enpresak ez duelako negoziatu nahi
ELAk greba deitu du ekainaren 17, 18 eta 19rako Bizintek Innovan (Bilbo), enpresak hitzarmen propioa ez duelako negoziatu nahi.
Bizintekek 65 langile ditu, eta teknologia-aholkularitzan, diseinuan, ingeniaritzan eta osagai elektronikoen fabrikazioan aritzen da.
Enpresak azken urteetan etekinak lortu dituen arren, zuzendaritzak ez du enpresa-hitzarmenik adostu nahi. Maiatzaren 6an elkarrizketak hasi ziren, eta maiatzaren 27an zuzendaritzak uko egin zion lan-baldintzak negoziatzeari eta produkzioko langileek jasaten dtuen tenperatura altuen arazoa konpontzeari.
ELAk langileen antolaketaren eta batasunaren aldeko apustua egin du, plantillarentzat baldintza duinak lortzeko; izan ere, borrokaren eta grebaren bidez bakarrik lortu ahal izango da proposatutako helburua.