ELAk mobilizazioekin jarraitzen du Bilboko udaltzaingoan

2015/01/16
Segurtasun Zinegotzia aurrera eramaten ari den udaltzaingoaren berrantolaketak, Bilboko herritarrei kalitatezko zerbitzu bat eskaintzeko ezinbestekoak diren unitateak deusezten ditu.

Atal sindikalaren agiria ;

Bilboko udaltzaingoan, segurtasun zinegotziak martxan jarritako berrantolaketak Bilboko herritarrei eskaintzen zaien zerbitzua kaltetu eta murriztu egiten dutela uste dugu, batez ere, udaltzaingoak dauzkan ezinbesteko konpetentzia edo oinarrizko lanei dagokienean. Lan hauek, udal ordenantzak eta Trafikoa dira. Hau gainera, unitate ezberdinetako mando gehienek eta udaltzainek ere horrela ikusten dute.

Argi daukagu, herritarrentzako gertukoagoa den polizia eredu batean (polizia eredu berri honekin lortu nahi dena, segurtasun zinegotziaren arabera), herritarrek dauzkaten beharrei erantzutean izan behar duela oinarria, eta kontrastatu daiteke, Bilboko udaltzaingoak egiten dituen aktuazio eta Bilboko herritarren eskarien %75 baino gehiago, Trafikoa eta udal ordenantzekin zerikusia daukaten gaiak direla. Adibidez, negozioen lizentziak, sonometriak, ordutegi aktak, auzoetako molestiak, botelloi eta eremu publikoaren inguruko ordenantza espedienteak, kirol ekintzak, trafiko hausturak, trafikoaren erregulazioa, alkoholemia frogak, eskola autobusen eta merkantzia garraioen kontrola, bideko segurtasunaren informazio eta heziketa kanpainak, manifestazioen kudeaketa... Horrela, ez dauka inongo zentzurik, espezifikoki lan hauek egiteko sortutako bi unitate hauek kendu edo gutxiengora murrizteak.

ELAk, berrantolaketa honek bilboko herritarrentzako dakarren zerbitzuaren galera salatzen jarraitzen du eta baita ere antolakuntza kaos hau udaltzainengan izaten ari den ondorio larriak ere. Horregatik, mobilizazio batzuk planteatu ditugu:

  • Bilboko udaleko ELAko Atal Sindikalak, talde politikoei proposatu die hurrengo osoko bilkuran ekimen bat proposatu dezatela ondorengo ildoan: Bilboko udaltzaingoan polizia administratibo bat sortu dezatela (berrantolaketa dela eta kendu egin dute) eta Trafikoaren kudeaketa Ikuskaritza handitu dezatela, gaur egun 24 langilek osatua (aurrez 70 langile baino gehiago zituen).

  • Langileen artean sinadura bilketa bati ekingo diogu, eduki berdinarekin, izan ere, ELAk egindako proposamena onartuz gero, herritarrei eskainitako zerbitzua hobetzeaz gain, langileen lan baldintzak ere hobetuko dira.

  • Urtarrilaren 29an, osoko bilkuran, egiten ari garen mobilizazioekin jarraituko dugu.