LAKUAKO JANTOKIA
Eusko Jaurlaritzak bertan behera utzi du bi langile aldizkako finko bihurtzeko asmoa
Urriko lanuzteen ondoren Jaurlaritzak erantzunik eman ez zuenez, ELAk 3 greba egun deitu zituen azaroaren 10, 11 eta 12rako. Greba deialdi horri esker, Gobernuak bilera bat deitu du astelehen honetarako gatazkari buruz hitz egiteko. Bilera horretan, jantokiko bi pertsona aldizkako finko bihurtzera behartzen zituen LPZren espedientea bertan behera uzteko konpromisoa hartu du
Gainera, jantoki-zerbitzuaren ordutegiei eta beharrei buruzko elkarrizketak hasteko adostasunera heldu da. Gauzak horrela, azaroaren 10erako, 11rako eta 12rako aurreikusitako greba egunak bertan behera geratu dira.
ELAk gogorarazi du erakunderik eta borroka sindikalik gabe garaipen horiek ez liratekeela posible izango.