Metro Bilbaoko greba-batzordeak grebaren arrakasta nabarmentzen du

2011/12/22
Metro Bilbaoko greba-batzordeak grebaren arrakasta nabarmentzen du
ELA-CIM-UGT-LAB-ESK sindikatuok osatzen dugun Greba-batzordearentzat, San Tomas eguneko greba erabat arrakastatsua izan da.

Hau da deialdi horren inguruan egin duten balorazioa

METRO BILBAOKO GREBA-BATZORDEA PRENTSA OHARRA


ELA-CIM-UGT-LAB-ESK sindikatuok osatzen dugun Greba-batzordearentzat, San Tomas eguneko greba erabat arrakastatsua izan da.


Eskerrik asko erabiltzaileei eta metroko langile eta lankideoi, paregabe portatu zaretelako.


Batzorde honek segitzen du salatzen zuzendaritzaren jarrera itxi eta totalitarioa, lantalde- kopuru, araudi eta akordioak behin eta berriro urratuz, eta berregituratzeak eta zerbitzuak inposatuz.


Argi geratu da hainbat politikarik iragarritako katastrofeak funtsik gabeak zirela. Metro Bilbaoko langileok aspaldion hainbat estamentutatik jasaten ari garen beste gezur bat gehiago izan da. Ez da geltokirik itxi, ez da arazorik izan, Metro Bilbaok, bere jarrera agerian utziz, greba-batzordeari instalazioetara sartzea eragotzi dion arren.


Argi gera bedi greba-batzorde honek segitzen duela hitz egiteko eta adiskidetzeko prest, jada bi hilabetetik gora mobilizatzen daroagunez, luzeegi doan auzia konponduko badugu.