Hainbat enpresa-batzordetako ordezkariek martxoaren 9rako egin duten deialdia unilateralki kudeatu da
Joan den otsailaren 6an hainbat Enpresa-Batzordetako delegatuek iragarri zuten martxoaren 9an Bilbon eta Iruñean enpleguaren aldeko manifestazioak izango direla.
ELAk hau adierazi nahi du:
-
ELAk ekimenaren berri hedabideetatik jaso du. Deitzaileek, ustezko pluraltasuna eman nahian, ezkutatu egin dute beren kudeaketa unilaterala, asmoa ez baitzen beste indar batzuk erakartzea, ez manifestazioa deitzerakoan, ezta enpleguaren inguruan egin behar diren proposamen alternatiboak kaleratzerakoan ere. ELAk benetan deitoratzen du hau.
-
ELA sindikatu eta gizarte-mugimenduen arteko aliantza bateko kide da. Foro honetatik hainbat ekimen plazaratu izan da eta plazaratzen jarraituko da, baita enpleguaren alde ere. ELA hor dago. Gure aliantzen hipotesia ez da aldatu. Laster esparru honetan proposamen eta mobilizaziorako ekimen berriak emango dira ezagutzera, martxoan garatzekoak, eta ELAk, orain arte egin duen moduan, euskal langile-klaseari dei egingo dio mobilizazio horietan parte har dezan.