palestinarekin elkartasuna

ELAk Palestinarekin Elkartasunak deitutako mobilizazioetan parte hartuko du

2026/08/05
ELAk Palestinarekin Elkartasunak deitutako mobilizazioetan parte hartuko du
ELAk Palestinarekin Elkartasunak Hego Euskal Herriko hiriburuetako jaien harira deitutako manifestazioetan parte hartuko du, Palestinako herriari elkartasuna adierazteko eta sionismoa eta inperialismoa salatzeko.

Hurrengo mobilizazioak abuztuaren 7an izango dira Gasteizen, abuztuaren 9an Donostian eta abuztuaren 21ean Bilbon. ELAk bere militanteak eta herritar guztiak deitu ditu mobilizazioetan parte hartzera eta Palestinako herriarekiko elkartasuna adierazten jarraitzera.