Etorkinen Nazioarteko Egunaren bezperan bereizketak salatu ditu ELAk

2012/12/14
Etorkinen Nazioarteko Egunaren bezperan bereizketak salatu ditu ELAk
"Denok gara langile klasea” lema erabili du ELAk Etorkinen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Gaur Bilbon egindako ekitaldian ELAk bere konpromisoa berritu nahi izan du Euskal Herriko langile-klasea osatzen dutenekin, bere jatorriko edo kulturarekiko inolako bereizketarik gabe.

 

Abenduaren 18ko Etorkinen Nazioarteko Eguna aitzakiatzat hartuta, ELAk ekitaldia antolatu du gaur Bilboko EHUko Paraninfoan. Besteak beste, Eduardo Ruiz Vieytezek, Deustuko Unibertsitateko irakaslea, Adolfo Muñozek, idazkari nagusia, Emerita Cuellarrek eta Mitxel Lakuntzak, ELAko immigrazio arduradunak, hartu dute parte bertan.