Garaipenak ospatu ditugu!
2017/02/09
Otsailak 10 ospakizun eguna da. Eta ospakizun eguna da asko dugulako ospatzeko. 2016 borroka sindikalen urtea izan zen... eta garaipen askorena! Milaka langilek euren lan eta bizi baldintzak hobetu dituzte ELAren lan sindikalari eta mobilizazioari esker. Adibide asko ditugu enpresa eta sektore ezberdinetan, bai alor pribatuan zein publikoan.
ELAren lan sindikalari esker azken hilabete hauetan milaka lagunen bizi baldintzak hobetuko dituzten akordioak lortu dira: Bilboko Arte Ederren Museoa, TMB Arraiz, Kaiku KM0, Nafarroako ile-apaindegiak, Gipuzkoako ile-apaindegiak eta estetika zentroak, Limpiezas Villar, Kirolzer, UTE Cespa–Asaser, Indar, Guardian, Laminaciones Arregi, LAIP, Onduline, Defontaine Ibérica, CEL Logística, Sigma Brakes, Tradisa…
Enpresa eta sektore guzti horietako ordezkariak, besteak beste, otsailaren 10ean Miribilan elkartuko dira lortutako garaipenak ospatzera: flash-mob-a, mosaikoa, hamaiketakoa... denetik egongo da! Ospatzera goaz!