USANSOLOKO UDALA

ELAk irabazi ditu lehen hauteskunde sindikalak

ELAk irabazi ditu lehen hauteskunde sindikalak
Ofizialki Bizkaiko 113. udalerria bihurtu ondoren, Udaleko lehen hauteskunde sindikalak egin dira otsailaren 19an, ELA Sindikatuaren garaipenarekin.

Usansolok bere bidea sendotzen jarraitzen du udalerri independente gisa, kasu honetan, jarduera sindikalari dagokionez. Izan ere, ELA sindikatuak egindako bigarren ahaleginean (lehen hauteskundeak egin ziren, baina errepikatu egin behar izan dira), Usansoloko Udaleko langileek plantillaren legezko ordezkaritza aukeratu ahal izan dut, eta ELA aukeratu dute, prozesuan parte hartu duen sindikatu bakarra.

ELAk eskerrak eman nahi dizkie udaletxeko langileei sindikatuarengan jarritako konfiantzagatik, eta plantilla indartzeko lan egingo du, 2023an hasi zen eta oraindik ere badagoen ibilbide horretan.

Era berean, Udalhitz akordioa hobetzeko dinamikan eta martxoaren 17ko greban parte hartzera animatzen ditu langileak, guztien artean, hemen, Euskal Herrian, langile publikoen lan-baldintzak erabaki ahal izateko.