PEKOS FABRICACIÓN (ARRATIA)

ELAk greba deitu du urriaren 6, 7 eta 8rako

ELAk greba deitu du urriaren 6, 7 eta 8rako
Pekos Fabricación enpresak 80 langile ditu, eta 2 lantoki Bizkaian (Arteakoa da handiena, eta Zaratamon du bestea). Enpresa estatu mailako PekosGroup taldeko kide da, eta batez ere balbulak ekoizten ditu. Pekos Fabricaciónek onura handiak izan ditu azken urteetan. Onura horiek, ordea, ez dira neurri berean islatu langileen soldatetan. Grebaren helburua da irabazi handiak dituen enpresa batean soldata igoera nabarmenak ekarriko dituen hitzarmena adostea.

2025aren hasieran, ELAk, enpresa batzordean gehiengoa duen sindikatuak (3 kide ELA; 2 UGT), negoziazioak hasi zituen zuzendaritzarekin aurreneko enpresa hitzarmena adosteko, soldata igoera garrantzitsuak eta lanaldi murrizketekin, eskubide sozialen hobekuntzekin, baimenen eta lizentzien hobekuntzekin eta prekarietatearen aurkako neurriekin lotutako beste hobekuntza batzuk jasoko dituena.

Hala eta guztiz ere, 2025ean hainbat bilera egin ondoren, zuzendaritzak soldaten hobekuntza eskasa negoziatu nahi izan du soilik; ondorioz, ELAk greba deitu du urriaren 6, 7 eta 8rako, plantillaren lan baldintzetan hobekuntza nabarmenak ekarriko dituen hitzarmen bat adosteko.