53 langile hil dira jada 2016an lan istripu baten ondorioz

2016/12/14
53 langile hil dira jada 2016an lan istripu baten ondorioz
ELA-LAB-ESK-STEILAS-EHNE eta HIRU sindikatuek “lan ezbeharren egoerak nabarmen egin duela txarrera salatu nahi dute. Izan ere, iaz urte osoan Hego Euskal Herrian 53 langile hil dira jada lan istripu baten ondorioz. Era berean prekarietatea, enpleguaren kalitate eskasa direla lan istripu eta gaixotasunen oinarrian dauden egiturazko arrazoiak adierazi dute. “Batzuk gehiago irabazten jarraitzeko, gero eta gehiago dira egunero egunero, berain bizitza arriskuan jartzera behartuak diren langileak”, azpimarratu dute.

ELA-LAB-ESK-STEILAS-EHNE eta HIRU sindikatuek azken urteetan, Hego Euskal Herriko gobernuek murrizketak egin dituztela lan osasunera bideratutako gastu publikoan azaldu dute eta “kapitulo hau ia ezerezean utzi dute, ez da heltzen BPGren %0,020ra ere”. “Arlo honetan ere Gobernuek ez dute patronalaren interesen kontra joan nahi. Ez dago enpresen gaineko egiazko kontrolik, ikuskaritzarik edo zigor eredugarririk”.

Egoera honetan mobilizazioa eta ekintza sindikala areagotzearen alde agertu dira. Era nonetan, qbenduaren 20an beste jauzi bat eman nahi dutela aurreratu dute eta manifestazio bat deitu dute Bilbon, lan istripu eta gaixotasunen aurrean Confebask eta Eusko Jaurlaritzari dagokien erantzukizuna har dezatela eskatzeko.

Irakurri txostena