Bizkaiko metalgintza: Patronalak erreforma inposatu nahi du
Euskal patronalen adierazpen publikoetan nabarmena da beren helburua lan-baldintza gero eta okerragoak direla, eta ugazabek nahi duten unean urratzeko moduko hitzarmenak.
Halere, patronalaren helburu honek oztopo handi bat topatu du: ELA lortzen ari da gero eta enpresa gehiagotan erreforma ez aplikatzea. Elkarte patronalek erreforma laborala itsu-itsuan defenditzen duten bitartean, ustez ordezkatzen dituen enpresek erreformarekiko blindatuta dauden hitzarmenak sinatzen ari dira.
Halaber, ELAk salatu nahi du CCOOek eta UGTk esanagatik Bizkaiko hitzarmenaren alde daudela, Madrilen negoziatzen ari direla metalgintzarako hitzarmen estatala, eta horrek Hego Euskal Herriko hitzarmenak hustu egingo ditu. Sindikatuon estrategia, amore eman eta desmobilizatzea eragiten duena, metalgile guztientzako arazo bihurtu da.
ELAk espero du hitzarmen probintzialetako hurrengo bilerak zirko mediatiko ez bihurtzea. Erreforma laborala ezarri zenetik dagoeneko milaka langilek lortu dute Rajoyren lege hori enpresetatik kanpo uztea. Erreforma horri Euskal Herrian baino ez zaio behar bezala aurre egiten, eta ELA bakarrik ari da lan horretan. Sindikalismoak enpresetan egin behar du borroka; jarrera mediatikoek eta erdi- egiek ez dute sekula hitzarmen onik ekarri.