Kidego eta Eskalen Legearen enplegu publikoa kontsolidatzeko xedapenek arriskuan jartzen dituzte milaka langile publikoen lanpostuak

Xedapenak
Eusko jaurlaritzak azken hamarkadan bultzatutako proposamenaren ildotik doaz xedapenak. Gobernuak aldez aurretik hainbat legeetan sartzen saiatu dena: Enplegu Publikoaren Lege proiektuan, sindikatu guztien ezezko botoa jaso zuena, Polizia Legean eta Kidego eta Eskala Legean orain.
Edukiari erreparatuz gero, lehen xedapenak:
-
Oposaketa faseak izaera baztertzailea izaten jarraitzen du eta deialdian ateratako lanpostuan lan egindako denbora ez da erabakiorra izango. Beraz, milaka langileen lanpostua kolokan jartzen du xedapenak, kontsolidaziorako bermerik gabe.
Bigarren xedapenari dagokionez:
-
Estatuko markoaren erabateko sumisioa adierazten du, Estatutik etorri daitezken legedi aldaketen barnean kontsolidazio prozesuak egiteko aukera aurrikusten bait du.
Honen aurrean, kontzentrazioa egin du ELAk Legebiltzarrean, lege hau baztertu eta behin-behineko 55.000 langile publikoen kontsolidazioa lortzeko honako eskaera hauekin:
-
EAEko langile publikoen %40 ari irtenbidea emango dien kontsolidazio lege bermatzaile baten aldeko apustua egin behar dute.
-
Lege horrek egungo argazkia berriro ez errepikatzeko mekanismoak jaso behar ditu.
-
Madrilek ezartzen dituen oztopoak kentzea ahalbideratu behar dute.
ELAk, goian adierazitako helburuak lortzeko proposamena badauka eta proposamen hori lortze aldera mobilizatzen jarraituko du, behin-behineko 55.000 langileen egoera bideratu arte.