Asientos del Nortek, Mercedes Benz-en hornitzailea, 41 langile kaleratzeko asmoa agertu du
Irailaren 8an ANSAren zuzendaritzak erregulazio-espediente bat aurkeztu zuen, 41 langileren kontratuak amaitutzat jotzeko, oraingo plantillaren %30. ELAren ustez onartezina da ANSA plantillaren aurkako eraso hori. Lau haizeetara zabaldu dute Mercedes Benz multinazional alemaniarrean behin-behineko lanpostuak sortu direla, ikusteko dago orain nola isilaraziko duten langile mugagabe horien kaleratzearen berria. Aipatu beharrekoa da, bestalde, suntsituriko kontratuek soldata-baldintza hobeak zituztela, sorturikoek baino. Jota harriturik uzten gaitu ikusteak zein lasaitasunez proposatzen dituzten kaleratzeak etekinak urtero-urtero, huts egin gabe, aitortzen dituzten enpresek, ANSAk besteak beste.
ELAk bere elkartasuna eta konpromisoa agertu nahi die ANSAko langileei. Horrelako espedienteak bideratzeko dugun lege-esparrua onartu beharrez bagaude ere; ez dugu, besterik gabe, etsi egingo, eta aurka egingo diegu hain bidegabe diren egoera horiei.
Horregatik, kaleratzeak beste mobilizazio iragarriko ditugu, eta enpresariek egingo dizkiguten erasoak adina borroka. Espediente hori berehala erretiratzeko eskatzen dugu, eta elkarrizketa-prozesu bati ekiteko, ezarpenik eta xantaiarik gabe.