lan heriotza

ELAk Bilboko Portuko langile baten heriotza salatu du

ELAk Bilboko Portuko langile baten heriotza salatu du
Prebentzioan eta laneko segurtasunean egiten den inbertsio eskasa, prekaritatea eta ekoizpen presioa salatu ditu sindikatuak, langileen osasuna eta bizitza arriskuan jartzen dituztelako.

ELAk elkartasuna adierazi nahi die hildako langilearen familiari, lagunei eta lankideei, eta laneko ezbehar bakoitza publikoki salatzen jarraituko du, lan-baldintza duinak eta seguruak lortu arte.

Euromaster enpresako langilea zen atzo ezbeharra izan zuena, Bilboko Portuan lanean ari zela. Oraindik ez dira ezagutzen heriotzaren inguruabar zehatzak, baina ELAk salatu du prebentzioan eta laneko segurtasunean inbertsio eskasa egiten dela, eta patronalek lan-erritmoak eta ekoizpen-presioa areagotzen dituztela etekinak maximizatzeko, langileen bizitza eta osasuna arriskuan jarriz.

Honezkero, 38 dira 2026an Hego Euskal Herrian lan istripuen ondorioz hil diren langileak. Laneko istripuak ez dira saihestezinak, prebentzio- eta kontrol-neurrien faltaren eta borondate politiko eta enpresarial ezaren ondorio zuzena baizik. Ezin dugu normaltzat jo lanera joateak heriotza-arriskua ekartzea.

ELAk dei egiten du bihar, urriaren 22an, Bilboko Portuan egingo den elkarretaratzean parte hartzera.