Kuba

"Kuba Bizirik. Blokeorik ez!" kontzentrazioak

2026/03/18
"Kuba Bizirik. Blokeorik ez!" kontzentrazioak
ELA kide duen Hegoak plataformak "Kuba Bizirik. Blokeorik ez" lelopean, datorren larunbatean, martxoaren 21ean, elkarretaratzeak deitu ditu Bilbon eta Iruñean, AEBetako Gobernuak Kubaren aurka egiten ari den itolarri ekonomiko eta energia blokeo politika arbuiatzeko, uhartea krisi humanitario egoerara eramaten ari baita.

Ekitaldi horiek eta antzeko beste batzuk, mundu osoko dozenaka hiritan, nazioarteko Konboi solidario bat Habanara iristen lagunduko dute egun horretan bertan. Konboi hori hainbat herrialdetako (AEB, Latinoamerika, Europa) milaka aktibistek osatzen dute, eta laguntza material garrantzitsua (botikak, elikagaiak, osasun-produktuak) emango diote uharteari.

ELAk bere afiliazioa hurrengo deialdietan parte hartzera animatzen du:

Bilbon, Areatzan, 12:00etan*.

Iruñean, Udaletxe plazan, 11:30ean.

* Bilbon, kontzentrazioan zehar, material higieniko-sanitarioak eta lataratutako elikagaiak biltzeko gune bat egongo da.