Eusko Jaurlaritzak lanbide-heziketako atal bat kendu du, preso gazteak gizarteratzeko zegoena
Ametzagañako atal horren abiapuntua 1994. urtea izan zen. Gaur egun han ikasten zuten 16 preso gazteak EAEko hiru espetxeetakoak ziren, eta hezkuntza-programa batean hartzen zuten parte, gizartean eta lan-munduan berriz txertatzeari begira.
Ataleko manipulazio-tailerretan egiten zituzten lanei esker, egunean zenbait ordutako laneko ohiturak ari ziren hartzen, eta gainera, lanaren trukean jasotzen zuten diruak nolabaiteko autonomia ekonomikoa ematen zien. Asteburuetan nor bere familiarekin elkartzen zen.
Donostiako Ametzagaña auzoan zegoen atal horren ordez ez dago beste zerbitzurik, eta hori nabarmendu nahi du ELAk. Izan ere, ez dago gizarteratzeko zentrorik geratzen, Martuteneko edo Basauriko espetxeetako sail irekiei zerbitzua eskaintzeko; eta presondegi horiek erabat zaharkiturik geratu dira, baliabiderik gabe eta gainezka egoteaz gain,