CAF-eko zuzendaritzak erregulazio txostena bertan behera utzi izana berri ona da
2012/12/17
ELAko Metalgintza Federazioak Beasaingo CAF lantegiko zuzendaritzak Enplegu Erregulazio Espedientea erretiratzea berri ona da eta etorkizunean har daitezkeen neurriak lan batzordearekin negoziatzeko deia egin dio.
Zuzendaritzak, bere kabuz, egindako txostenak 869 langileengan zuen eragina eta hasiera-hasieratik sindikatuen aurkako iritzia jaso zuen.
ELA gogoratu nahi du zuzendaritzaren jarrera aldaketa mobilizazioen ondoren eman dela. Azaroaren 29tik hamaika mobilizazio egin dute CAF-eko langileek, hauen artean 10 egunetan lau ordutako lan uzteak.