Murrizketen aurkako elkarretaratzeak Administrazioko hainbat egoitzetan
Ehunka langilek parte hartu dute gaur eguerdian euskal administrazio publikoko hainbat lekutan ELA eta LAB sindikatuek murrizketen aurka deitutako elkarretaratzetan. ELAk salatu egin du Eusko Jaurlaritzak aparteko pagaren inguruan egin duen manipulazioa eta euskal instituzio eta alderdi politikoei konpromisoa galdegin die murrizketei aurre egiteko.