AUZITEGI GORENAK UGTen HELEGITEAK ATZERA BOTA DITU ETA ELA "ORDEZKARITZA GEHIEN" DUEN SINDIKATUA DELA BERRETSI DU
Auzitegi Gorenaren hirugarren atalak bi sententzi eman ditu non ELAren "ordezkaritza gehien" duen sindikatuaren izaera berresten den, UGTen helegiteei aurre eginez.
Iruñean izandako prentsaurrekoan ELAko koordinatzailea Nafarroan, Jose Maria Otaegi eta komunikazio idazkaria, German Kortabarriak 2003ko abenduaren 1eko data duten bi sententzi hauen berri eman dute; ordezkari hauel azaldu dutenez, lehen euskal sindikatua (ELA) "ordezkaritza gehien" duen sindikatua izendapena galtzea zen UGTen helburua, "bi autonomi elkarteetan aritzen delako EAEn eta Nafarroan".
Argumentu hauetan oinarrituta, UGTk 1996 eta 97an Lan eta Gizarte gaien Ministeritzaren bi aginduen aurka egin zuen, agindu hauetan Lanbide Heziketako Kontseilu eta Segurtasun eta Osasuneko Kontseiluetan ELAren ordezkariak izendatzen ziren.
UGTk garatutako argumentazioaren arabera ELA "ordezkaritza gehien" duen sindikatua izan zitekeen estatuan ordezkarien %10 lortuko balitu bakarrik.. Zentzu honetan Auzitegi Gorenak argumentu hau diskriminatorioa dela ebatzi du ELArentzat hori ezinezkoa delako.
ELAko ordezkarientzat oso garrantzitsuak dira Auzitgi Gorenaren bi sententzi hauek jurisprudentzia bihurtu direlako eta ondorioz beste auzitegientzat erreferentzia izan behar delako.
Kortabarriaren esanetan estatu mailako organoetan ELAren presentzia baliozkotzen dute sententziok, dena den presentzia hau bakarrik UGTk eta tarteka CCOOk zalantzan jarri dutenak izan dira. Aldaketarik nabariena Nafarroan gerta daiteke da, bertako Gobernuak ELAren presentzia ukatu baitu zenbait kontseilu eta partehartze instituzionaleko organoetan, Gobernuaren esanetan "ELA ez baitzen ordezkaritza gehien duen sindikatuen artekoa". Honela sindikatu abertzaleen bazterketa eta diskriminazioari amaiera ezarriko zaio Nafarroan.
Otaegik iragarri du laster EA eta Aralarreko ordezkariekin bilduko direla Foru Parlamentuam behar diren ekimenak aurkezteko.