ELA Tunez-eko Munduko Gizarte Foroan

2013/04/02
ELA Tunez-eko Munduko Gizarte Foroan
50.000 pertsona baino gehiagok hartu dute parte Tunez-en Martxoaren 26tik 30ra bitartean ospatu den Munduko Gizarte Foroaren 9.edizioan. Foroak “Duintasuna” lema izan du eta herri arabiarretako erreboltetako aktore izan diren eragile sozialen dinamismoa eta aktibismoa izan dira protagonista.

 

1.000 aktibitate baino gehiago antolatu dira lau egunetan zehar, eta horretaz gain hiriko zentruan Gizarte Foroari hasiera eta itxiera emateko martxa jendetsuak izan dira. ELA 2001an Porto Alegren ospatu zen Gizarte Foroaren lehenengo edizioan parte hartu eta orduz geroztik Foro guztietan egon da. Mikel Noval eta Laura Gonzalez de Txabarri-k bi mintegitan paper aktiboa izan dute; lehenengoak Lieja-Huy-Waremme-ko FGTB-k antolatu zuen “Sindikatu eta gizarte aliantzak zorraren gaiaren inguruan. Hiritarren auditoria baten aldeko mobilizazioak” titulupean eta Mikel Novalek hartu zuen parte; bigarrena ordea Quebec-eko CSN-k antolatu zuen “Sindikatuak, gizarte transformazioa eta berriztatze sindiakala-ren aldeko borrokak” titulupean eta Laura Gonzalez de Txabarri-k hartu zuen parte.

Foroaren arrakastak, dudarik gabe, iraultza arabiarraren buru izan diren gizarte mugimenduen borroka indartzeko balio izan du eta aldi berean, Munduko Gizarte Foroaren prozesuarentzat aire berria suposatu du instituzionalizazio arriskua dagoen momentu honetan. Edizio berri honek prozesua indartzeko balio izatea espero dugu.