ELAko ordezkaritza batek Arnaldo Otegi bisitatuko du gaur Logroñoko kartzelan
2013/06/18
ELAko ordezkaritza batek Arnaldo Otegi bisitatuko du gaur, ekainak 18. Otegi gaur egun Logroñoko kartzelan dago. Bisita arratsaldeko 17:30tan izango da. Bisitaren helburua Arnaldo Otegiri eta Bateragune auziagatik kartzelan daude gainontzeko lagun guztiei elkartasuna adieraztea eta euren baldintzarik gabeko askatasuna exijitzea izango da. Logroñora joango den ordezkaritza, Adolfo Muñoz "Txiki", idazkari nagusiak eta Amaia Muñoa, idazkari nagusiaren ondokoak osatuko dute.