Hauteskundeetan parte hartzea galeraztea onartezina da demokrazian
2016/08/22
Arnaldo Otegik hauteskundeetan parte hartzeko duen eskubide osoa defendatzen du ELAk. Sindikatuaren iritziz ezinbestekoa da oztopo guztiak gainditzea gure herriaren normalizazio politikoa eskuratzeko.
Era honetan, Arnaldo Otegiri hauteskundeetan parte hartzea debekatzea,Espainiako gobernuak nahi duen lez, normalizazio demokratikoaren aurkakoa da, eta indar guztiekin barteztu beharra dago.
Bere egunean, Bateragunearen aurkako prozesua salatu zuen ELAk. Izan ere, prozesu politiko bat erabili zen epai politiko bat lortzeko. Alderdi Sozialistak bultzatu zuen prozesua PPek jarraipena eman dio. Berriro ere, Espainiako gobernuak Ministerio Fiskala eta aginte judiziala bere aginduetara jarri ditu normailizazio politikoa oztopatzeko.
Zorritxarrez, aginte politikoak epai bat nahi izan duenean, gure normailizazio politikoa baldintzateko,lortu izan du estatu espainolean. Aginte judiziala Espainian urrun, oso urrun dago, botere independientea izateko.