ELAk Eusko Jaurlaritzak eskola publiko askotako funtzionamendu gastuetarako %50etik gorako murrizketa salatzen du
Aurrekontu hau da oinarrizko eskola-materiala erosteko erabiltzen dena, tresna hauek ezinbestekoak dira gutxieneko duintasun maila batez hezkuntza zerbitzua eskaintzeko. Hala nola, fotokopiak, tailerretarako tresnak edo orriak dira hain zuzen.
Eusko Jaurlaritza egoera sostengaezinera eramaten ari da eskola publikoa, hezkuntza zerbitzu duin bat emateko beharrezko diren lan-baldintzak murrizten ari da, gela askotan umeak pilatzen ari dira kopuru horretarako prestatuta ez daudelako eta, oraingoan, klaseak emateko beharrezko den materiala kentzen dute.
ELAk berriz ere salatu nahi du Eusko Jaurlaritza gure gizartearen etorkizuna hipotekatzen ari dela hezkuntzan, bere osotasunean, finantzaketa maila erabat pobreetara eramanda. Hemen sortzen dugun aberastasunarekiko ELGEko bataz-besteko gastua erabiliko bagenu, hezkuntzako aurrekontua 630 milioi handiagoa izan beharko luke, zenbateko horrekin ez litzateke eskola-materialarekin horren xuhurra izan beharko.