Emica Bombas-eko langileak berriro elkarretaratu dira Lan Ikuskaritzaren aurrean
2015/10/08
Langileek salatu dute lehenengo egunetik enpresa greba-eskubidea urratzen jarraitzen duela, greba-batzordeari ez baitzaio lantegira sartzen uzten ez dion bitartean. Alde batetik, grebalarien ordezkapen ilegala gertatzen ari da eta, bestetik, produkzioa propio beste enpresa batzutara eramaten dute. Hau dena Bizkaiko Lan Ikuskaritzari jakinarazi zaio, baina hiru hilabete daramatza txintik esan gabe.
Emica Bombaseko langileek honez gero hiru hilabete daramate greban, enpresa-hitzarmen bat lortzeko helburuarekin; izan ere, hitzarmena baita zuzendaritzak aplikatu nahi izan duen erreforma laboraletik blindatzeko modua.