hauteskunde sindikalak
ELAk irabazi ditu Donostiako Udaleko hauteskunde sindikalak, 10 ordezkari lortuz
ELAk 10 ordezkari lortu ditu, LABek 7, CCOOk 2, ERNEk 2 eta ESANek 3.
ELAk irabazi ditu Donostiako Udalean egindako hauteskunde sindikalak, boto gehien jaso dituen sindikatua izan baita: 350 boto funtzionarioen artean, duela lau urte baino 50 boto gehiago. Boto horiei esker, 9 ordezkari lortu ditu, aurreko hauteskundeetan baino ordezkari bat gehiago lortuz. Langile lan-kontratudunen artean lortutako ordezkaria gehituta, ELAk 10 ordezkari izango ditu Donostiako Udalean.
ELArentzat, emaitza hauek albiste bikaina dira, kontuan hartuta Udalean %65eko parte-hartzea izanik, hau mantendu egin dela.