GIPUZKOAKO ERRESIDENTZIAK

Grebalariek prekaritatearen aurkako neurriak eskatu dituzte Zumaian

Grebalariek prekaritatearen aurkako neurriak eskatu dituzte Zumaian
Gipuzkoako egoitzetako gatazka 150 greba egun baino gehiago dirau. Astelehen honetan, langileek manifestazioa egin dute Zumaian, Aldundiari euren eskaerak kontuan har ditzan eta ELAren azken proposamena azter dezan eskatzeko.

Hilabeteetan blokeatuta egon den negoziazio mahaia martxoaren 27an bildu zen. Bilera horretan, patronalek proposamen bat aurkeztu zuten. Bertan, Patronalek proposamen bat ekarri zuten. Proposamen honek hala ere, langileen ia erdiak zuzenean pairatzen duen prekaritatea ezabatuko duen inongo neurririk ez du barnebiltzen, kontratuen partzialitatearekin amaituko duen inongo neurririk ez baitago.

Egoera horren aurrean, ELAk apirilaren 1ean proposamen berria aurkeztu zuen gatazka konpontzeko. Dokumentuak neurriak jasotzen ditu partzialitatearekin amaitzeko, zerbitzuaren kalitatea hobetzeko, soldatak igotzeko, lan-osasuna indartzeko eta zerbitzua euskalduntzeko.

ELAk Aldundiari gogorarazio dio Aldundiari gogoratu nahi dio langileen ia erdiak kontratu partzialak dituela, %55ak bere ardura zuzena duen KABIA foru organismo autonomo etako zentroetan eta urtean 10.000 eurotik gorako soldata arrakala pairatzen dutela.

Horregatik, alde guztiei dei egiten diete apirilaren 23an egingo den hurrengo negoziazio bileran parte har dezaten.