Osasunbidean ematen ari diren pribatizazioak salatu ditu ELAk
2014/03/11
Osasunbideako zuzendaritzak ordutegi eta txandak inposatzen dituzte negoziatu gabe, garbiketak pribatizatzen ditu eta ezin du buruzagitzak izendatu. Egoera honen aurrean, ELAk Kanpoko Kontsulten Zentroaren aurrean elkarretaratzea egin du gaur goizean.
ELAk Nafarroako Ospitaleetako zuzendaritzaren harrokeria salatzen du, lan
baldintzak negoziatzeari uko egiten diolako, “zerbitzuaren beharrak” aitzakia bezala erabiliz.
Horri esker, txandak eta ordutegiak inposatzen ditzute, Mahai Sektorialean negoziatu gabe. Bide batez, gero eta lanpostu gehiago suntsitzen dituzte, eta langileen bizitza erabat kaltetzen dute, ordutegiak aldatuz.
Politikariek osasungintzaren pribatizazioa inposatu nahi dute nahaste-borraste batez bidez (sukaldeak, garbiketa...). Ez dakite nola ordezkatu dimituriko buruzagiak, euren eginkizuna langileak estutzea besterik ez delako, edozein ordutegi edo txanda onartu arte.