Mitxel Lakuntza Arantxa Tapiari erantzunez: «Langileak kaleratzea eta eskubide sindikalak ez errespetatzea da herri honi min ematen diona»

2021/11/02
Mitxel Lakuntza Arantxa Tapiari erantzunez: «Langileak kaleratzea eta eskubide sindikalak ez errespetatzea da herri honi min ematen diona»
Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak egindako adierazpenak kritikatu ditu Radio Popularren egindako elkarrizketan. Tubacexekoaren moduko grebek herrialde osoaren izen onari kalte egiten diotela esan zuen Tapiak. Lakuntza: "Min ematen duena da langileak kaleratzea eta eskubide sindikalak ez errespetatzea".
Era berean, gogorarazi du Tapia dela " propagandatik harago, existitzen ez den industria politika" zuzentzen duena, eta hori larria da, industriaren pisua gero eta txikiagoa izaki. "Gustatuko litzaieke euren proposamenei men egingo liekeen sindikalismo bat izatea. Argi dago ezin dutela jasan herrialde honetan gehiengoa duen sindikatu bat egotea, langileak antolatzen dituena eskubideen alde, demokratikoa bezain bidezkoa dena".
 
Lan merkatuaren eta soldaten prekarizazioa ekarri duten lan erreformari dagokionez, Lakuntzak uste du erreforma horiek defendatzea «ausarkeria» dela, eta, horregatik, indargabetzea ez den beste termino batzuk erabiltzea, Sanchezen gobernua egiten ari den bezala, Gobernuaren erreformak benetan indargabetzeko borondate eskasaren isla baino ez da.

Aurrekontuez, langileen behin-behinekotasunaz, enpresa elektrikoen gehiegikeriez eta abarrez ere hitz egin dute. Hori guztia esteka honetan: https://labur.eus/ekOLk