Maiatzaren 20 eta 26an, manifestazioak murrizketen aurka
2012/05/11
ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, CGT-LKN eta CNT sindikatuek eta hainbat eragile sozialek deituta, manifestazioak egingo dira Gasteiz eta Bilbon maiatzaren 20an eta Iruña eta Donostian astebete beranduago, maiatzaren 26an.
Amaia Muñoa ELAko idazkari nagusiaren ondokoa izan da mobilizazioen aurkezpenean. Bere esanetan, gizartearen mobilizazioa bultzatzen jarraitu beharra dugu harik eta politikak aldatu arte. Eta gaineratu du administrazioek murrizketen aurka jarritako helegiteek ez dutela ezer aldatuko: “ Bost urte barru Auzitegi Konstituzionalak hartuko duen erabakia jakina da eta, bien bitartean, murrizketak indarrean izango dira”. Muñoak EAJ-PNVren jarrera salatu du. Izan ere, duela 20 urte Konstituzionalera ez jotzeko erabakia hartu zuen, erabat partziala delako, eta orain helegitearen bultzatzailetakoa izan da.