NEGOZIAZIO KOLEKTIBOA
ELAk salatu du 100 greba egun Txingudiko Zerbitzuetan eta berehalako irtenbide politikoa eskatu du
ELA sindikatuko greba batzordeak Txingudiko Zerbitzuetan (Txinzer), Irun eta Hondarribiko udalen menpeko enpresa publikoan, salatu du atzo 100 egun egin dituztela iada greban eta greba mugagabeab jarraitzen dutela , negoziazioan aurrerapenik gabe. Sindikatuaren ustez, gatazkaren luzapena udalen borondate faltaren ondorio zuzena da.
ELAk adierazi du egungo egoera urteetako lan baldintzen okertzearen emaitza dela: ia 20 puntuko erosahalmen galera izan dute azken urteetan eta beste zerbitzu publikoekin alderatuta baldintza okerragoak dituzte. Sei hilabete baino gehiagoz negoziatzen saiatu arren, enpresak ez du proposamenik aurkeztu, eta horrek grebaren hasiera ekarri zuen.