Hassanna Aaliarentzat asilo politikoa exijitzeko manifestazioa
2015/01/27
Hassannaren Lagunak ekimenak manifestazioa antolatu du urtarrilaren 31rako –larunbata– Bilbon (17:00ak, Arriaga Plaza). Manifestazioaren helburua gazte saharar honentzat asilo politiko exijitzea izango da. ELAk bat egiten du ekimen honekin, eta bertan parte hartzeko deia luzatzen dio sindikatuko militantzia osoari.
Hassanna Aalia El Aaiunen –Mendabeldeko Sahara– jaio zen 1988an, eta 2011. urtetik Euskal Herrian bizi da. Aalia-k 2010ean Gdeim Izik kanpalekuko ekintza baketsuan parte hartu zuen, eta epaileek bete behar gabeko 4 hilabetetako espetxe zigorra ezarri zioten. 2011. urtean Euskal Herrira etorri zen, ikasketetarako beka batekin.
Saharara itzuli baina aste gutxi batzuk lehenago jakin zuen Gdeim Izik-eko gertakariengatik epaitua izan behar zuela, eta asilo politikoa eskatu zion espainiar estatuari. 2013ko otsailean epaitu zuten, errebeldian: epaitegi militarrak bizi osorako espetxe-zigorra ezarri zion. Urtarrilaren 19an jakinarazi zioten asilo eskaera ukatua izan zaiola, eta 15 egunetako epea ematen zitzaion espainiar lurraldetik aldegiteko.