Gasteizko zentro zibiko eta udal polikiroldegietako grebaren balorazio positiboa egiten du ELAko atal sindikalak
Greba honen lorpen nagusienetakoen artean ondorengoak aipa daitezke bereziki: programa kontratu deitutakoen kontsolidazioa, enplegu suntsiketa ekidiñez, zein ordezkapenen 100%a gauzatzeko betebeharra, azken honek, poltsetako langileen kontratazioa suposatzeaz gain, zentruetan lan kargak ez gehitzea dakarrelarik.
Hala ulertu du greban egon diren langileen asanbladak ere, ia ahobatez akordioa berretsiz.
Guda hemen amaitzen ez bada ere, eta aurrerantzean “Hiritarren harrerarako eredu berri baten sorrerarako plan” honen aplikazio zein ukitutako kolektiboen inguruko bataila gehiagori heldu beharko diogun arren, beste behin garbi geratu da elkartasunezko konpromezu militante baten bidez soilik lor daitezkeela garaipenak.
Lau egun nahikoa izan dira udal gobernua atzera egitera behartzeko, honek borrokan jarraitzekon adorea eman behar digularik guztioi.