BIZKAIKO ARTE GRAFIKOAK

Elkarretaratzea Biolid enpresaren aurrean, zuzendaritzaren jarrera antisindikala salatzeko

Elkarretaratzea Biolid enpresaren aurrean, zuzendaritzaren jarrera antisindikala salatzeko
Bizkaiko Arte Grafikoen sektoreko langileek elkarretaratzea egin dute Basauriko Biolid Industrias Gráficas enpresaren aurrean. Alde batetik, Cebek patronalak Arte Grafikoen sektoreko hitzarmenaren negoziazioak blokeatu izana salatzeko. Bestetik, Biolid enpresako zuzendaritza, (sektoreko enpresa erreferentziala), enpresan hartu duen jarrera antisindikala salatzeko.

Aipatzekoa da enpresaren CEO eta Cebek-eko (Bizkaiko enpresen sektore arteko patronala) presidentea pertsona berbera dela, Guillermo Buces. ELAk salatu du grafikagintzako sektoreko negoziazioaren blokeoa defendatzeaz gain, Biolideko plantillaren legezko ordezkaritzari muzin eginez, batzarrak eta bozketak egiten dituela langileak zatitzeko eta sektoreko hitzarmena negoziatzeko pultsua ahultzeko helburuarekin.

ELAk, LABek, CCOOk eta UGTk elkarretaratzea egin dute Biolid aurrean, gertaera horiek salatzeko. Guillermo Bucesekin bilera bat eskatu da gaur bertan, eta onartu egin du. Iritzi aldaketa horretan, 4 sindikatuek Cebekeko presidenteari eskatu diote abenduaren 5ean egitekoa den bilerara patronala joan dadila, eta negoziazioak blokeatzeari utz diezaiola.