Vicinay (Sestao)

ELAk bi orduko lanuztea deitu du enpresak proposatutako 60 kaleratzeen aurka

ELAk bi orduko lanuztea deitu du enpresak proposatutako 60 kaleratzeen aurka
Mobilizazioa azaroaren 9an izango da, kontsulta-epearen hasierarekin batera. Langileek kaleratzeen eta ERTE berriaren aurkako jarrera ere agertuko dute.

ELAk salatu nahi du Vicinayko zuzendaritzak 60 langile kaleratzea eta gainerako langileei ERTE berri bat aplikatzea proposatu izana. Erabaki horrek zalantzan jartzen ditu enpresaren jarraitutasuna bermatzeko hartutako konpromisoak.

Dámaso Quintanaren sarrerarekin batera, Vicinayren etorkizun industriala bermatzeko konpromisoa hartu zen. Hala ere, urtebete baino gutxiago igaro denean, zuzendaritzak 60 kaleratze eta lan-baldintzetan neurri berriak planteatu ditu, hau da, ez du bere hitza bete.

Egoera horri gehitu behar zaio Eusko Jaurlaritzak eta foru aldundiek enpresara bideratutako 15 milioi euroko diru publikoaren ekarpena. ELAk gardentasuna eskatzen du diru horren erabilerari, enpresak hartutako konpromisoei eta enplegua mantentzeko bermeei buruz. “Ezin da onartu Vicinayren jarraitutasun industriala bermatzeko bideratutako diru publikoa 60 langile kalean uzten dituen operazio bat finantzatzeko erabiltzea”, kexu da sindikatua.

Horregatik, astelehenean, azaroaren 9an, langileek bi orduko lanuztea egingo dute, 09:00etatik 11:00etara, kontsulta-epearen hasierarekin batera, kaleratzeei eta ERTE berriari gaitzespena adierazteko.

ELAk Vicinayren enplegua eta etorkizun industriala defendatzen jarraituko du.