Bilboko udalak zorrean daukan aparteko ordainsaria ordainduko die aurten langileei

2014/11/11
Bilboko udaleko langileek, 2012an kobratu ez zuten Gabonetako ordainsaria berreskuratuko dute 2014an. Udaleko negoziazio mahaian lorturiko akordio partzial batek batek ahalbidetuko du, aurten, langileei 2012an egindako soldata murrizketa berreskuratzea.

2014an, 2013ari dagokion galdutako erosahalmena berreskuratuko dute udal langileek.

Bilboko udaleko langileek, 2012an kobratu ez zuten Gabonetako ordainsaria berreskuratuko dute 2014an. Udaleko negoziazio mahaian lorturiko akordio partzial batek batek ahalbidetuko du, aurten, langileei 2012an egindako soldata murrizketa berreskuratzea.

Hala, aurten bertan, udaleko eta udala osatzen duten sare osoko langileei 2013ko KPIa ez igotzeak eragindako erosahalmenaren galera konpentsatuko zaie eta osagarri bat kobratuko dute.

ELAk egindako presio eta lanak emaitzak izan ditu ordainsariei dagokienean momentuz, baina oinarrizkoak diren gaietan pausuak ematen jarraitu behar dugu. Negoziazio mahaia zabalik dago eta ELAk mobilizazioekin jarraituko du udaleko langileen lan baldintzak arautuko dituen Hitzarmen bat lortzeko aldera, udalari exijitzen diogu, oinarrizkoak diren gaiak jorratzeke daudela:

1.- Galdutako erosahalmena berreskuratzeko pausu gehiago ematea.

2.- Dagoen enplegua egonkortzea eta enplegu berria sortzea,

3.- Udal zerbitzuen pribatizazioa ekiditea.

3.- Langileen lan eta familia bizitza uztartzeko neurriak areagotzea.

4.- Akordioak betetzeko garantiak izatea.

Jada asko dira Euskal Herrian, azken urteetan izandako murrizketak berreskuratu dituzten udaletako eta Foru Aldundietako langileak. Oraindik egin ez duten udal guztietako arduradunei argi esan nahi diegu benetan gure negoziazio esparruaren alde apustu egiteko eta aitzakiarik ez dagoela beste politika ezberdin batzuk egiteko.

Bilboko udalean, beste instituzio askotan bezala, oraindik bide asko dago egiteko. Izan ere, argi eta garbi geratzen da, behin eta berriz esan dugun moduan, borondate eta ausardia politikoa dagoenean, legeek ez dutela mugarik ezartzen.