Azken lan-istripu hilgarria salatu dute sindikatuek

2017/02/22
Azken lan-istripu hilgarria salatu dute sindikatuek
ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek deituta elkarretaratzea egin da gaur goizean Transportes Insausti, S.A enpresaren aurrean, joan zen astelehenean Ikastegietan gertatutako lan-istripu hilgarria salatzeko. Hildakoa Insausti Garraioak enpresak azpikontratatutako langilea zen. Gogoratu, 2017. urtea hasi zenetik 10 langile hil direla lanean izandako istripuetan.