Lanbideko lanuzteak jarraipen zabala izan du
2015/03/25
Lanbideko langileek bat egin dute ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek gaurko deitutako lanuztearekin. Lanuztearen jarraipena %50ekoa izan da Bizkaian eta %40koa Gipuzkoa eta Araban.
ELAren aburuz "ezinbestekoa da gobernuaren konpromisoa langileon beharrizanei erantzuteko: gure azterketaren arabera egin duzuen proposamenaz ez dira beteko gobernuak berak aurreikusten dituen beharrizanak.”
Sindikatuak azpimarratu duenez "lanpostuen esleipena objetiboki egin behar da, adostutako prozesu baten bidez, administrazioaren diskrezionaltasun eta arbitrarietaterik gabe".
Bestalde, Eusko Jaurlaritzari dei egin dio “Lanpostuen Zerrendaren negoziazioa birplanteatu dezan, bertanbehera utz dezan onartutako LPZ partziala eta berratxikipen prozesua eta, berehala, sail biek, langileen ordezkariekin akordioak lortzeko benetako borondatea duen negoziazioa hasi dezaten”.