GUTXIENEKO SOLDATA PROPIOA

ELA, LAB, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek: greba orokor arrakastatsua izango da

2026/03/13
ELA, LAB, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek: greba orokor arrakastatsua izango da
LGS propio bat lortzeko aukerek zabalik daude, erronda politikoa eginda Hego Euskal Herrian eta Madrilen, eta patronalarekin negoziazioa mahaiak deituta EAEn eta Nafarroan.

ELA, LAB, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek agerraldi bana egin dute gaur Donostian eta Iruñean. Bertan, martxoaren 17rako deitu duten greba orokorrerako jasotako babesen berri eman dute, eta aurreikuspenak azaldu dituzte.

Grebaren aldeko atxikimendua oso zabala izaten ari da: gogora ekarri dutenez, grebaren aldeko atxikimendua eman dute 1.750 enpresa komitek eta pertsonal batzordek; gainera, 100 eragile sozial baino gehiago ere atxikitu dira: gazteak, ikasteak, eragile ekologistak, antiarrazistak, feministak, pentsiodunak, guztiek elkarrekin bat egingo dute greban.

Lantokietako batzarrei eta langileen inplikazioari dagokienez ere, datuak esanguratsuak dira. Batzar lotesleen bidez grebari baiezkoa eman diote, adibidez, CAF Beasain eta CAF Irun, Biele (Azpeitia), Torraspapel (Leitza), Indar (Beasain), Arcelor-Bergara, Fagor elektronika (Arrasate), Irizar Koop. (Ormaiztegi), Salbatore Mitxelena Ikastola (Zarautz), Arizmendi Ikastola (Arrasate), Laskorain Ikastola (Tolosa), GKN-Legazpi, Oñatiko Udala, Hernaniko Udala, Tolosako Udala, ABC (Eibar), Munksjö papel (Elduain), JMA (Arrasate), Aralar Papelera (Amezketa). Langile batzarrak egin ahala hurrengo orduetan enpresa gehiagoren atxikimendua jasotzea aurreikusten da.  Beraz, grebaren alde jasotzen ari diren babesa aintzat hartuta, deitzaileek aurreikusten dute greba arrakastatsua izango dela.

Martxoaren 17an gutxieneko soldata propioa eta, oro har, soldatak hobetzea eskatuko dute, baina ez hori bakarrik, prentsaurrekoan aipatu bezala, gerraren kontrako eta justizia sozialaren aldeko greba ere izango baita. Bizitzaren garestitzea areagotzen ari da Estatu Batuak eta Israel Ekialde Hurbilaren aurka egiten ari diren eraso inperialisten ondorioz, eta hain zuzen ere, garestitze horri aurre egiteko neurriak dira greba orokorrarekin aldarrikatuko direnak: aberastasuna banatzea, soldatak hobetzea eta LGSa hemen erabakitzea.

Sindikatu deitzaileentzat LGS propio bat lortzeko aukerek zabalik jarraitzen dute, hala ondorioztatu dute eragileekin egindako errondatik, eta beraz, grebarekin bat egitearen garrantzia azpimarratu dute. Martxoaren 24an CONFEBASkekin eta martxoaren 25ean CENekin beste negoziazio saiakera bana egiteko jarria dute hitzordua, eta azpimarratu dutenez, patronalarekin egon ondoren, are argiago dago gutxieneko soldata bat ezartzeko akordio intersektoriala posiblea dela, haren aurkako argudio tekniko juridikorik ez baitago. 

Eragile politiko eta instituzionalen artean jarrera desberdinak topatu dituzte: kritikatu egin dute EAJk, PSEk eta PSNk modu antidemokratikoan HELaren eztabaida eragotzi nahi izatea. Aldiz, balioan jarri dute EHBilduk eta GeroaBaik sindikatuon eskaerekin bat egitea, eta HELaren blokeoaren ondotik, EAEko eta Nafarroako Legebiltzarrean eztabaidari bide eman izana. 

Bide instituzionalari dagokionez, Nafarroan atzo PSN eta Contigo-Zurekin alderdiek bat egin zuten PPrekin eta VOXekin herritar zaurgarrienei kalte egiteko, langile nafar guztien kontra, Nafarroak LGS propioa izatearen aurka bozkatuz. Hala ere, jarrera batzuk aldatzen ari dira, duela urte bat ez bezala (orduan eztabaida ezkutatu nahian zebiltzan), eztabaida egokia eta intersgarria ikusten baitute gehienek. 

Madrilen ere egin dute erronda, eta txalotu egin dute Euskal Herriko, Galizako eta Kataluniako sindikatu soberanistek eskatu moduan, alderdi soberanista batzuk erakutsitako borondatea Langile Estatutua moldatuko lukeen Lege Proposamena Kongresura eztabaidara eramateko. Alderdiei eskatu diete sindikatuen proposamena bere horretan errespetatzeko; eta, ildo beretik, gobernuko alderdi diren PSOEri eta Sumarri eskatu diete trabarik ez jartzeko. 

Sindikatuek dei egin diete langileei, herritarrei martxoaren 17an greba eta mobilizazioetan parte hartzeko. Greba orokorrarekin bat eginda, langile bakoitzaren ekarpenak lagundu egingo du, batetik, patronalarekiko negoziatzeko indar harremana hobetzen, eta bestetik, alderdi politikoak interpelatzen. Lanbidearteko gutxieneko soldata propio baterako aukera gero eta gertuago dagoela adierazi dute.

M17, greba orokorraren deialdiak:

- Goizeko 05.00etatik aurrera: Piketeak.
- Goizeko 11.00etan, hiriburuetako zutabeak, manifestazio nagusietarantz.

Komunikabideentzako deialdia, adierazpenak:
- Bilbo. 12.15etan  Plaza eliptikoan
-Iruñea. 12.15etan Gazteluko plazan

 

 

MANIFESTAZIOAK

ZUTABEAK

BILBO

12:30

Eliptika plaza

11:30

Zabalburu

 

 

 

11:30

Deustu

 

 

 

11:30

La Salve-Alameda Rekalde

 

 

 

11:30

Udaletxea

 

 

 

 

 

DONOSTI

12:30

Pio XII plaza

11:30

Tabakalera

 

 

 

11:30

Amara-Anoeta

 

 

 

11:30

Antiguo

 

 

 

 

 

GASTEIZ

12:30

Bilbo plaza

10:30

Eusko Jaularitza

 

 

 

10:30

Boulevard

 

 

 

10:30

Esmaltaciones

 

 

 

 

 

IRUÑEA

12:30

Gaztelu plaza

11:00

Atarrabia, Burlata, Mendillorri

 

 

 

11:00

UPNA, Arrosadia, Iturrama

 

 

 

11:00

Barañain, Ospitaleak

 

 

 

11:00

Berriozar, Sanduzelai

 

 

 

11:00

Txantrea, Antsoain, Arrotxapea

 

 

 

 

 

EIBAR

12:30

Untzaga Plaza

 

 

TUTERA

12.30

Foru Plaza

 

 

Arratsaldeko manifestazio dezentralizatuak izango dira, dozenaka herritan. Hauexek dira hiriburuetako deialdiak:

  - Bilbo. Diputazioa: 18.00etan.
  - Iruña: Baluarte: 18:30ean.
  - Donosti. Kataluña Plaza: 18.00etan.
  - Gasteiz. Andra Mari Zuria: 18.00etan.