ETXEBITZA ARAZOA

ELA etxebizitza sindikatuekin eta eragile sozial eta sindikalekin lanean ari da Gobernuei presioa handitzeko

2026/10/05
ELA etxebizitza sindikatuekin eta eragile sozial eta sindikalekin lanean ari da Gobernuei presioa handitzeko
Hego Euskal Herriko esparrutik helduko dio gaiari; bestetik, aurkeztutako dekretuak ez nahikoak eta partzialak direla azpimarratu du.

ELAk oso positibotzat jo ditu Hego Euskal Herrian azken egunotan egindako mobilizazioak, etxebizitzaren arazoa gobernuentzako ezinbesteko gai bihurtzea lortu dutelako, Estatuan zein EAEn eta Nafarroan. Gainera, ELAk azpimarratu du Ministroen Kontseiluan aurkeztu diren dekretuak eznahikoak eta partzialak direla.

Ildo horretan, ELAk etxebizitzaren gaia Hego Euskal Herrian bertan jorratzea lehenetsiko du, eta horregatik lanean jarraituko du etxebizitzako sindikatuekin eta gainerako eragile sozial eta sindikalekin erakunde guztiekiko presioa handitzeko, batez ere, EAEn eta Nafarroan, hemengo Gobernuek arlo horretan eskumen zabalak baitituzte.