Mesako langileek greba mugagabea hasi dute enpresa mailako hitzarmen duinaren alde

2012/11/22
Mesako langileek greba mugagabea hasi dute enpresa mailako hitzarmen duinaren alde
Hainbat geldialdi eta greba egun burutu ostean, gaur greba mugagabea hasi dute. Ordukako lanuzteak eta greba egunak izan dira tartean, baina enpresak ez du bere jarrera moldatu.

 

Manufacturas Electricas S.A. (Mesa) Mungian kokatutako enpresako langileak lan baldintza duinak lortze aldera borrokatzeko gertu daude. Enpresa mailako hitzarmena 2011ko abenduan iraungi zen eta orduz gero enpresarekin berri bat adosteko ahaleginak egin dira. Zenbait bilera burutu diren arren, enpresak ez du negoziazio errealerako borondaterik erakutsi. Hori dela eta, urriaren 5an hainbat mobilizazio egiten hasi ziren. Ordukako lanuzteak eta greba egunak izan dira tartean, baina enpresak ez du bere jarrera moldatu. Egoera kontutan hartuta, langileek pausu bat gehiago ematea erabaki dute greba mugagabea deituz.

MESA sektore elektrikoan espezializatua eta Grupo Schneider Electriceko kide denak, 350 langile inguru ditu, guztiak Mungian kokatuta.