Tezenis itxiera Urbilen (Usurbil)

ELAk greba deitu du nahitaezko kaleratzeak saihesteko eta langileak birkokatzeko

ELAk greba deitu du nahitaezko kaleratzeak saihesteko eta langileak birkokatzeko
Langileek greba egingo dute, nahitaezko kaleratzeak saihesteko eta birkokapenak lortzeko. ELAk salatu du enpresak irabaziak dituela, baina online salmenten alde egin duela, nahiz eta horrek lanpostuak suntsituko dituen.

Urbilgo merkataritza-gunean kokatuta dagoen Tezenis denda itxiko dute apirilaren 30ean, eta bertako hiru langileak kaleratuko dituzte. Egoera horretan, ELAk greba deitu du apirilaren 21etik aurrera.

Franchising Calzedonia España enpresak antolakuntza-, ekonomia- eta ekoizpen-arrazoiak argudiatu ditu. Hala ere, ez du negoziazio prozesurik hasi, eta ez du beste aukerarik baloratu lana galduko duten hiru langileentzat. Konpainiak beste sei denda ditu Donostian: Tezenis eta Intimissimi Garberan; Tezenis; Intimissimi; Falconeri eta Calzedonia hiri erdian.

ELAk gogorarazi du ez dela gertaera isolatua; izan ere, azken urteotan ehungintzako merkataritzako langileak denden itxiera jasaten ari dira. Izan ere, emaitza ekonomiko onak izan arren, ateak ixten dituzte digitalizazioaren eta online salmenten alde egiten dutelako. 2024An beste denda bat itxi zuen Tezenisek Donostiako Loiola kalean.