CCOO-ek eta UGT-k Madrilen negoziatu nahi dute metalgileen soldata

2013/05/08
Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan sindikatu horiek probintzia-hitzarmenen alde agertzen diren bitartean, Madrilen hitzarmenak hustu egiten dituzte.

 

CCOO eta MCA-UGT sindikatuen industria-federazioek estatu osorako soldata-akordio bat proposatu diote CONFEMETAL estatu-mailako metal-patronalari.

Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan sindikatu horiek probintzia-hitzarmenen alde agertzen diren bitartean, Madrilen hitzarmenak hustu egiten dituzte.

Madrilen egin zuten apirilaren 23ko bileran aipaturiko sindikatuek “Metalaren Hitzarmen Orokorrean oraindik adostu gabe dauden gaiak lehenbailehen negoziatzeko beharra azaldu zuten”. CCOOek, gainera, “lehenengo, soldata-akordioa lortu behar zela azpimarratu zuen”.

Metalgintzaren negoziazioa estatu-mailan eramateak zer dakarren argi dago: langileen ezkutuan negoziatzea, patronalari inolako presiorik egin gabe, eta dena, halabeharrez, lan-baldintzen kaltetan.