ELAk bat egiten du Hassana Aaliari asilo politikoa emateko eskaerarekin
Hassana Aalia Mendebaleko Saharako El Aaiunen jaio zen 1988an.
2010ean Gdeim Izik kanpalekuko ekintza baketsuan biziki parte hartzen du. Haatik, epaitegira eraman eta bete behar gabeko 4 hilabetetako espetxe zigorra ezartzen diote.
2011ko urrian Euskal Herrira etortzeko aukera du ikasketetarako beka batekin hizkuntza ikasteko. El Aaiunera itzultzeko bi hilabeteren faltan, Gdeim Izikeko gertakariengatik epaitu behar zituzten pertsonen arteko zerrendan agertzen da. Berak bere herrialdera itzultzeko itxarotea erabakitzen du zeren eta okupatzaileak diren agintari marokoarrek atxilotu egingo zuten. Orduntxe espainiar gobernuari asilo politikoaren eskaera luzatzen dio.
2013ko Otsailaren 17an Rabateko epaitegi militarrak epaia ebazten du 25 saharaui zibilentzat, Euskal Herrian dagoen Hassana Aalia tarteko, eta bizi osorako errebeldiazko epaia jasotzen du.
Harrez geroztik, estatu espainoleko lurralde ezberdinetan atxiloturiko bere lagunen babesgabeko egoera azaltzen du eta baita saharaui herriak Marokkotik jasotzen duen bidegabeko trataera.
2015eko Urtarrilaren 19an Hassanari jakin arazi zaio bere asilo eskaera ukatua izan zaiola eta 15 egunetako epea ematen zaio espainiar lurraldetik aldegiteko.
Dagokion aginteari eta Barne Ministeritzari EXIJITZEN DIOT gaiaz ardura dadin eta Hassana Aaliaren asilo politikoaren eskaera birkontsidera dezala, finean bere herrialdera itzuli ezkero, gogorki zigortuko dute okupatzaileak diren aginte marokoarrek eta bizi osorako espetxean izango da. Guzti hori politikoki ekintzailea delako eta inoiz ez diolako utzi bere herriaren autodeterminazioaren borrokari modu baketsuan. Borroka honek makina atxiloketa eta torturak ere eragin dizkio hainbat alditan.