Eusko Jaurlaritzaren hipokresia gogor gaitzetsi dute
Europa mailan 112ren eguna ospatzen den honetan, Arkauteko akademian egin du sari banaketa Euko Jaurlaritzak. EAEko suhiltzaile zerbitzuak goraipatu dituzte, 2022ko udan mendi suteetan egindako lanengatik. Besteak beste, Arabako eta Gipuzkoako Foru aldundietako suhiltzaile zerbitzuek jaso dituzte golardoak eta, tartean, laster kaleratuak izango diren langile mordoa daude. Beraiekin batera, kaleratzeen erantzukizuna duten arduradunak ere badaude.
Arabako suhiltzaileek gogoratu dutenez, zerbitzuetako arduradunek utzi zuten azken EPEa Arkauteren eskuetan. Arkauten azterketa psikoteknikoa egin eta suhiltzaileen %75 baino gehiago lanposturako gai ez direla deliberatu zuen Zuzendaritzak. Kaleratuak izango dira ondorioz. Baina, aurretik, sarituak. Gogoan izan behar da boluntario gisa egin zituztela udako suteetako lanak horietako askok, egoeraren larritasuna ikusita.
Guzti horregatik, EAEko instituzioei konpromezua eskatu dio Arabako suhiltzaileen komiteak, hurrengo eskakizunak azpimarratuta:
• Suhiltzaileen EPEak suhiltzaileentzat izan daitezela, prozesuaren pisu nagusia suhiltzaile lanbideari lotutako zati espezifikoan oinarrituta.
• Hautapen prozesuan froga psikoteknikoak baztertuak izan daitezela, suhiltzaileen lanbidearekin zer ikusirik ez duten frogak direlako.
• EPEak Arkauteko Polizia Akademiak ez egitea, garbi erakutsi baitute zein den bere oposaketaren eredua: Gustiz iluna, irregulartasunez beteta eta suhiltzaile zerbitzuek behar dutenarekiko oso urrun.
• Hautaketa prozesu hauek zerbitzu ezberdinetako langileen ordezkariekin adostuak izatea.