KOLONBIAKO ESKUBIDEEN DEFENDATZAILEEKIN BILERA
ELAk Kolonbiako gobernuaren autoritarismoa salatzeko azaroaren 19ko mobilizazioa babestu du.
2026/11/17 Nazioartekoa
Sindikatuko hainbat arlotako ordezkariek bilera egin zuten atzo MINGA Elkarteko, 'Somos Defensores' programako eta Libertad Korporazio Juridikoko ordezkariekin. Azken horiek Kolonbian Eskubideak Defendatzeko Eskubidearen aldeko Juntanza osatzen dute.
Besteak beste, Abelardo de la Espriella gobernura iritsi zenetik Kolonbiako gizarteak eskubideen arloan bizi duen atzerakadaren inguruko kezka agertu zuten kideek. Izan ere, protestarako eskubidea gero eta gehiago jazartzen da, eta giza eskubideen defendatzaileak gero eta gehiago kriminalizatzen dituzte.
ELAk babesa adierazi dio mugimendu sozialek eta antolakundeek azaroaren 19rako deitutako mobilizazioari. Besteak beste, egungo gobernuaren autoritarismoa, beldurra zabaltzeko politika, sustatu nahi duen gorroto-diskurtsoa eta sektore ahulenen estigmatizazioa salatuko dituzte mobilizazioan. Deialdia egin duten erakundeek, halaber, bake akordioak bete daitezela aldarrikatuko dute.