ELAk Esako pantanoaren handitze lanak behin betirako bertan behera gelditzea exijitzen du

2020/10/14
ELAk Esako pantanoaren handitze lanak behin betirako bertan behera gelditzea exijitzen du
Teresa Rivera Ministroaren jarrera arduragabea kritikatzen du Sindikatuak, beharrezkoa ez den eta inguruko jendearen bizitza arriskuan jartzen duen obra batekin aurrera egiteagatik

Teresa Rivera Ingurumen Ministroak Kongresuko Kontrolerako Bilkuran iragarri du Esako urtegia handitzeko lanetan "ez dela urrats bat gehiago egingo segurua izan arte". Ondoren, twitter bidez, lanak ez direla geldituko iragarri du ordea. ELArentzat gustu txarreko txantxa da Ministroaren jarrera arduragabea, eta obra hori behin betiko geldiaraztea eskatzen du.

Denbora asko da inguruko biztanleen bizitza arriskuan jartzen duten segurtasun ezaren seinaleak agertu zirenetik, eta lanak aspaldi behar zuten bertan behera. Batetik, segurtasun eza begi bistakoa delako, azken txostenek erakusten duten moduan, eta bestetik, azpiegitura bera beharrezkoa ez delako. Nafarroako eta Estatuko gobernuek uraren kudeaketa iraunkor bat lehenetsi beharrean, oinarrizko beharretara zuzendu beharreko dirua xahutzen duten azpiegitura handiak egitea hobesten dute, inguruan bizi diren pertsonen segurtasuna bermatu gabe eta beraien bizitzak arriskuan jarriz.

Arrazoi hauengatik ELAk Esako urtegiaren handitze lanak berehala eta behin betiko bertan behera uztea exijitzen du.