NEGOZIAZIOAREN 3. BILERA

Tubacex ez da gai ERTEko kausak egiaztatzeko

Tubacex ez da gai ERTEko kausak egiaztatzeko
Enpresak ERTE bat aurkeztu zuen Aiaraldeko lantegietarako, uztailean hasi eta 2027ko otsailaren 28ra arte. Euskal multinazionalak emandako arrazoiak produktiboak eta organizatiboak dira.

Kontsultaldiko hirugarren bileraren ondoren, ELAk argi du Tubacex ez dela gai izan planteatutako arrazoiak modu argian egiaztatzeko. Planteatutako galderei erantzuten jarraitzen dute, baina ez dituzte argitzen neurriaren egokitasunari buruzko zalantzak. Argi eta garbi, denboran eta afektazioan neurriz kanpokoa da ERTEa.

Multinazionalak eskaeren beherakadaren eta sektorearen egoera orokorraren kontakizun oso txarra eraiki du, baina ez da modu sinesgarrian oinarritzen. ELAren ustez, Tubacexek Aiaraldeko langileei malgutasuna ezarri nahi die datozen hilabeteetarako, aldi baterako lan erregulazioaren bidez, baita lan kostuen murrizketa ere, 2025ean etekinen 6 milioi banatu  zituen arren. ELAk onartezina dela berretsi du.