GIPUZKOAKO ERRESIDENTZIAK

Prekaritatea eta genero arrakala ezabatzeko ekaineko martxak hasi dira

Prekaritatea eta genero arrakala ezabatzeko ekaineko martxak hasi dira
Ekainaren 10, 11 eta 12an sektoreko beste hiru greba egingo dituzte eta oraingoan Gipuzkoan barrena martxa ibiltariekin hasi dira. Gaur Legazpitik Zumarragako Argixaora eta ondoren Beasaindik Ordiziko San Jose egoitzaraino egin dute bidea. Langileen soldata arrakala ezabatu eta kontratu partzialekin amaitzeko benetako edukiak ahalbideratu ditzala eskatzeko aldarria eramango dute martxa hauen azken egunean Foru Aldundiaren aurrera.

Gipuzkoako Erresidentzia eta eguneko zentroetako lan gatazkak 210 greba egun baino gehiago bete ditu eta gaur, sektoreko beste hiru greba egunen hasieran Gipuzkoan barrena egingo dituzten martxa ibiltarien lehen bi etapak burutu dituzte: Legazpiko GSR-Santa Cruz egoitzatik irten eta Zumarragako Argixao egoitzara egin dute bidea, ondoren, Beasaindik Ordiziko San Jose egoitzara.

Zumarragako Argixao (Matia-Gerozerlan) eta Ordiziko San Jose (Zaintzen-Clece) egoitzako langileak greba mugagabean daude, Zumaiako San Juan-Clece, Errenteriko Sagrado corazon-Eulen eta Sanmarkosene-Gureak eta Donostiako GSR-La Paz, Txara II-Biharko eta Villa Sacramento-Domusvi/Mitieko langileekin batera. Egun hauetan, greba mugagabean dauden egoitza hauek kokatzen diren herrietatik egingo dute ibilbidea ostiralean Foru aldundiaren aurrean amaitzeko.

Bertan, langileak aldarrikatzen ari diren hitzarmenean soldata arrakala ezabatu eta kontratuen partzialitatearekin amaituko duen benetako neurriak ahalbideratu ditzala behingoz eskatuko diete.