Maiatzean sinatu diren kontratuen %92,4 behin-behinekoak izan dira
Maiatzeko datuek azken hilabeteetako joera berdina izan dute. Hau da, prekarietateak lan munduaren errealitatea izaten jarraitzen du, ikusi besterik ez dago maiatzean sinatu diren kontratuen %92,45 behin-behinekoak izan direla, azken hilabeteetako zifrarik altuena. Gainera, pasa den urtean baino 1.529 kontratu finko gutxiago sinatu dira.
Langabezian inskribatuta egon direnen %57,01ek ez du inolako langabezia prestaziorik jaso apirilean (82.747). Lau langabetik batek (25,3%) bakarrik jaso du kotizaziopeko langabezia saria (36.667 pertsona). Kotizaziopeko langabezia sariaren bataz besteko zenbatekoa, aurreko hilabeteetan bezalakoa izan da: 875,9 euro EAEn eta 900,7 euro Nafarroan.
Langabezia tasak europako bataz bestekoa baino askoz altuagoa izaten jarraitzen du, 145.136 langabetu daude Hego Euskal Herrian, eta langabezia tasa %10,8koa da, 28-EBekoa baino 4,2 puntu altuagoa (%6,6koa da).